Ikasturte berria: Ana eskolara itzuli da eta bertan, gelan betiko lagunekin taldea osatu partez, iraskasleak beste lagun batzurekin jarri du. LAGUNAK izena osatzen dute talde honetako ikasleek, Anarekin batera Ghanako Aseye, Hungariako Lian, Brasilgo Noemí, Txinako Guang eta Marokoko Khaled daudelako.Ikasle horiek ez dira Anaren berdinak, eta horregatik anaiarekin zenbait burruka egin behar baditu ere, neska oso gustura dago laguntxo berriekin.
Liburu honetan idazleen irudimenak historian zehar literaturan sortu dituen altxor bikainen adibide batzuk baino ez ditugu erakutsi nahi izan. Hemen jasotakoen moduko beste istorio harrigarri ugari bilatzen jarraitzeko gonbidapena da. Antologia honetan munstroaren aurpegirik adierazgarrienetako batzuk bildu nahi izan ditugu, gure asmoa izaki itxuragabe eta beldurgarriaren irudiaz haraindi iristea eta munstroarengana hurbiltzea izan da eta horretarako, munstroaren existentziaren beste alderdi batzuk iradoki nahi izan ditugu, hala nola bere marjinazioa eta zorigaitza, beti ez baita haitzulo beldurgarrietan edo toki ulergaitzetan bizi, askotan, gugandik oso hurbil bizi da eta maitasuna eta solidaritatea eskatzen dizkigu, eta beste batzuetan, geure izugarrikeriak azaleratzen ditu. Horrelaxe …
Beti oso zaila izan da garai eta latitude guztietan itsasoak zeharkatu dituzten nabigatzaile, abenturazale, merkatari, soldadu eta esploratzaileen artean piratak zein ziren eta zein ez bereiztea. Ez da erraza ezta itsasoko lapur horiei buruzko istorioetan egia eta asmakizuna zer den bereiztea, haien bizitzak sekretuan edo elezaharretan nahasten baitira.Kontakizun hauetan, pirateriaren historiako une desberdinak adierazten dituzten lekukotasun batzuk bildu nahi izan ditugu. Horregatik, piratei buruzko istorio-sortzaile ospetsuenetako batzuen lanen zatiak aukeratu ditugu, hala nola Daniel Defoe, Emilio Salgari, Herman Melville edo R.L. Stevensonenak, eta horiekin piraten ibilerei dagozkien garai eta lekurik adierazgarrienetara hurbildu gara.
Sortaldeko ipuin bildumarik handiena Mila gau eta bat gehiago izenekoa da. Ipuin asko eta askotarikoek osatzen dute bilduma, kontalari irudimentsu batek jakinduria handiz batzuk besteekin korapilatuak. Xerezade izeneko emakume gazte bat da kontalaria, Bagdadeko sultanaren bisirraren alaba bera. Sultanak, asperturik, neska gazte bat deitzen du bere gelara gauero, poz pixka bat eman eta bizitza alai diezaion. Baina goizean, aurreko gauean bezain asperturik jaikitzen denez, hil egiten du. Eta horrela, gauero-gauero. Bere txanda heltzean, Xerezade ipuin bat kontatzen hasiko da, baina egunsentia heltzean kontaketari utziko dio, ipuina bukatu gabe utzita. Hurrengo gauean, ipuina bukatu eta beste bat hasiko du, aurrekoarekin lotuta. …
Mizel ez da oso gustura bizi. Aitak asko edaten du eta etxean ez da eroso sentitzen. Lagunak utzi eta zerbaiten bila abiatzen da. Lagun berriekin erretzen hasten da, edaten... Herriko mingain luze eta mizto gaiztoek ez diote asko laguntzen. Baina eskerrak baduen lagun on bat, oso laguna duen norbait.
Poesia/Adin guztientzatSumatu nitueneanzuhaitzak hizketanharriak erre zirensurik gabeko ketan.Antton Kazabon, Oiartzun, 1954. Txikitan Gurutze auzoko eskolan ibili zen eta, eskola munduak erakarrita, magisteritza ikasketak egin zituen. Ondoren herriko Haurtzaro ikastolan lanean hasi eta 1991 arte aritu zen bertan. 1994 arteko hiru urte horiek Gipuzkoako Ikastolen Elkartean egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen. 1994an ikastolara itzuli, eta gaur arte.Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 20 urte. Geroztik genero gehienak landu ditu oiartzuarrak. Narrazioa, poemak, bertsoak...Guztira 50 liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta …