Tendencias en búsquedas



Novedades

Zonbi erasoa!
Zonbi erasoa!
John Kloepfer

Zonbi garun-irensle mordo batek Zack Clarke-ren etxeko pijama-festa inbaditu zuenean, benetako garrasi-festa hasi zen. Hilotz ibiltariek kale guztiak hartu zituzten, eta giroa kexu hilgarriz eta haragi ustelaren kiratsaz bete zuten. Mundua salbatzeko eginkizuna dute, baina lehenbizi beren auzokide haragijale eta erdi hilen artean biziraun behar dute, eta horretarako, elkarrekin konpontzen ikasi beharko dute. Zonbi-ehiztariak bizirik ateratzeko gauza izango al dira?Hona hemen Zonbi-ehiztariak: -Zack: bere etxea suntsituta dago, bere arreba zonbi bat da eta amari Volvoa lapurtu dio. Amak betiko zigortuko du, biharamuna ikusteko lain bizirautea lortzen badu, behintzat... - Rice: Zonbi Izurrite Batean Bizirauteko Gida ongi ezagutzen du, baina prest …

Leer más
7.99 € eBook EPUB
Arraioa! Lerdesaurioa!
Arraioa! Lerdesaurioa!
Alan Macdonald
Duela ilargi asko, munstro erraldoi eta beldurgarri batek Urk tribua ikaratu zuen, eta Urk umeak lerdez zikindu eta osorik irentsi zituen. Piztia itzuli egin da, eta Mailuburu Buruzagiak erabaki du Urk bat sakrifikatu behar dutela munstroa urrun mantentzeko. Iggy izoztuta geratu da bere lagunak hezur laburra atera duela ikusi duenean. Baina hezur laburra atera duen neska are harrituago geratuko da Iggy bera salbatzera joan dela ikustean. Lantza batekin eta... sare batekin armatuta...
6.99 € eBook EPUB
Iggy, Urk tribuko mutila
Iggy, Urk tribuko mutila
Alan Macdonald

Iggy Urk tribuko kide bat da. Urkak liskarti samarrak dira, eta bizar eta hanka iletsuak dauzkate (bereziki emakume batzuek). Urkek harkaitzei bultza egitea eta muskerrak harrapatzea gustatzen zaie. Eta Urk Tribuaren Festa ere atsegin dute. Festa hori antolatzen denean, Urk mutilek gerlari bihurtzeko proba egiten dute. Baina Iggy ez da beste Urkak bezalakoa. Gauzak asmatzea gustatzen zaio. Eta horrexegatik ez da benetan ahalegindu aizkoraerabiltzen ikasteko. Baina zoritxarrez, Proban suge handi bat hil behar du, aizkora erabiliz. Eta horrela hasten da istorio hau. Suge erraldoi batekin, aizkora batekin eta (azken minutuko) asmakizun burutsu batekin.

Leer más
6.99 € eBook EPUB
Alienak erasoan
Alienak erasoan
Max Chase
5012. urtea da, eta Esne Bidea galaxia erasopean dago...Peri pilotu-kadetea da Galaxiarteko Indarraren Akademian. Espazio-ariketa batean, Lur planeta xiondarren espazio-ontzien mehatxupean dagoela jakin du. Akademiako Diesel ikaskidearekin batera, Peri batailaren erdi-erdian dago orain, eta berak gidatzen du gizakiak inoiz ezagututako ontzi aurreratuena!Lortuko al du etxera bizirik bueltatzea?
6.99 € eBook EPUB
Ametsetako urtebetetzea
Ametsetako urtebetetzea
Ruby Ann Phillips
IGARLE TXIKI BAT IZATEA HANDIA DA GERO!
Krystal Ball naiz. Ikaslea eta igarlea izanik, etorkizuna iragartzen trebea naiz, baina izugarri gaizki daramathorren zain egon beharra? batez ere nire urtebetetze astean! Aurten ametsetako ospakizun bat nahi dut, baina nire azti-dohainak amesgaizto bihurtzen ari zaizkit. Gauza bakar bat dut argi?
ETORKIZUNA DUT ZAIN!
7.99 € eBook EPUB
Elefante uzkertia
Elefante uzkertia
Jonny Moon
Ez dute gure petrolioa nahi.Ez dute gure ura nahi.Ez dituzte gure bruselazak nahi(egia esan, guk ere ez).Gure mukiak; horratx zer nahi duten!Aj! Nor izan da? Jackek, Oskarrek, Rubyk eta Snivel txakur-robotak ZAKAR estralurtar bat garaitu dute, baina oraindik ere beste hiru geratzen zaizkie. Eta hori ez da oso berri ona, kontuan izanda aurkitu beharreko estralurtarrari puzker usaina baizik ez zaiola gustatzen...Ekin borrokari, zure mukiak galdu nahi ez badituzu!
6.99 € eBook EPUB
Irakaslea erotu zen eguna eta bihurrien istorioak neska-mutil zintzoentzako
Irakaslea erotu zen eguna eta bihurrien istorioak neska-mutil zintzoentzako
Christopher Milne
Inoiz irentsiko al zenuke urrearrain bat, edo katu baten kaka norbaiti botako al zenioke, edo irakaslea zoratuko al zenuke? Ez, noski! Ume ZINTZOA zarelako, bihurrien istorio hauetako ume barrabasak ez bezala...
5.99 € eBook EPUB
Ezagutu dudan umerik ausartena eta bihurrien istorioak neska-mutil zintzoentzako
Ezagutu dudan umerik ausartena eta bihurrien istorioak neska-mutil zintzoentzako
Christopher Milne
Bihurri istorio hauek neska-mutil zintzoentzat baino ez dira. Ume bihurriek besteen aurpegira korrok egin nahi izaten dute, edo esamesa itsusiak zabaldu, edo usain txarreko uzker bat beste norbaiti leporatu... (edo beti besteak ikaratzen aritzen den ume harroputz bat kakazko ogitarteko bat jatera behartu. Jakinaren gainean zaude!)
5.99 € eBook EPUB
Errezeta originala
Errezeta originala
Jessica Young
Eskolako sukaldaritza lehiaketa irabazteko eta urtebetez pizza doan jateko, Finley Flowersek eta bere lagun minak, Henryk, errezeta guztiz originala aurkitu behar dute. Arazo bat besterik ez dute: tutik ere ez dakite sukaldaritzaz.Finley beti dabil sormen handiko gauzak prestatzen? eta bere abenturak ez dira hemen bukatzen!
7.99 € eBook EPUB
Misio hilgarria
Misio hilgarria
Max Chase
5012. urtea da, eta Esne Bidea galaxia erasopean dago...Galaxiarteko gatazkan meigwordarrekin bat egin dute Perik eta Dieselek, baina meigwordarren printzea erreskatatzeko misioa hastear daudela, eskari bitxia egin diete aliatuek: sari-biltzaile meigwordar bat eraman behar dute laguntzaile, eta Phoenix ontziko tripulazio-kide batek atzean geratu behar du. Fidatzekoak ote dira meigwordarrak?
6.99 € eBook EPUB
Klaseko gaizki-ulertua
Klaseko gaizki-ulertua
Michele Jakubowski
Zer gertatzen da mutil batek eta neska batek izen bera dutenean?Sidney Fletcher amarekin Oak Grovera bizitzera joan zenean, gauza bitxiak gertatzen hasi ziren Sydney Greeneren bizitzan. Sydneyk eta mutil batek izen bera dute, eta gainera, klase berean daude! Lehenengo eskola-eguneko gaizkiulertuen eta Halloween eguneko gorabeheren artean, Sidney eta Sydney azkar bihurtuko dira lagunak eta izenaz gain beste gauza asko ere komunean dituztela ikusiko dute.Nork dio mutilak eta neskak ez direla ongi konpontzen?
7.99 € eBook EPUB
Garatxo operazioa
Garatxo operazioa
Jonny Moon
Ez dute gure petrolioa nahi.Ez dute gure ura nahi.Ez dituzte gure bruselazak nahi(egia esan, guk ere ez).Gure mukiak; horratx zer nahi duten!Jacki asko gustatzen zaio tramankulu berriak asmatzea, baina berak ere ez zuen inolaz ere asmatuko zer gertatuko zen. Azken finean, zeinek imajinatuko zuen bederatzi urteko mutil arrunt bat agentzia sekretu batera deituko zutenik estralurtarren erasoa geldiarazten laguntzeko?
6.99 € eBook EPUB
Elementos 1 a 12 de un total de 14
Aviso de cookies

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y realizar tareas de analítica.