Iggy Urk tribuko kide bat da. Urkak liskarti samarrak dira, eta bizar eta hanka iletsuak dauzkate (bereziki emakume batzuek). Urkek harkaitzei bultza egitea eta muskerrak harrapatzea gustatzen zaie. Eta Urk Tribuaren Festa ere atsegin dute. Festa hori antolatzen denean, Urk mutilek gerlari bihurtzeko proba egiten dute. Baina Iggy ez da beste Urkak bezalakoa. Gauzak asmatzea gustatzen zaio. Eta horrexegatik ez da benetan ahalegindu aizkoraerabiltzen ikasteko. Baina zoritxarrez, Proban suge handi bat hil behar du, aizkora erabiliz. Eta horrela hasten da istorio hau. Suge erraldoi batekin, aizkora batekin eta (azken minutuko) asmakizun burutsu batekin.
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara. Antton Dueso AlarcónPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria etaArrautza egosiaren eguna.
Baleriano Larrabide nekaturik zegoen, hainbeste denbora zeraman hilik! Urteak eta urteak ziren hil zenetik eta, egia esan, orduak, egunak, hilabeteak eta urteak mantso eta makal zihoazen. Ez zegoen hildakoren bakea urratzen zuen ezer... Horregaitik, azaroaren lehen hartan -arimen eguna-, Balerianok bizidunen artera irtetea erabaki zuen, hildakoek gau hartan 24 orduko baimena zutela probetxatuz. Balerianok hilobi zaharra ostiko batez zulatu, harlauza baztertu eta hilerritik kanpora irten zen...
-Hi bai matxista zikina! Egia da, matxista halakoa! Ez duzu kolpe zorririk ere jotzen! Lotsagarria da, matxista atzerakoia! Horixe zara zu! esan zuen amak. --Ama zuzen ari da! Ez duzu kolperik egiten etxean! Beti telebistaren aurrean zurrungaka! Guk, berriz, eskolatik edo lanetik itzuli eta bazkaria prestatu behar izaten dugu, etxea garbitu, erosketak egin, arropa garbitu... Bixintxok odola bor-bor sentitu zuen zainetan. Matxista? Bera? Pertsona moderno eta liberala zelakoan zegoen Bixintxo. Giza-eskubideen alde beti eta! --Ez naizela matxista frogatuko dizuet. Hemendik atzera neuk egingo ditut etxeko lan denak! Esaldia bukatu orduko damutu zitzaion Bixintxori. Baina, beranduegi. Bixintxorenak egin zuen! --Garbitu komuna, …
Gure harremana hausteko zorian ginen. Tokitan zeuden gure nobio garaiak! Elkarri torloju muxuak ematen genizkion sasoia... Aspaldiko kontuak. Gero eta okerrago genbiltzan. Ez genion elkarri barkatzen. Eskontza hausteko zorian geunden eta, haustura haren errudun bakarra, bat beste inor ez zen: gure aita. Bai, gure aita zena, bera zen errudun. Hain heziketa euskaltzalea jaso nuen!, Arantxa eta bion arteko harremana hautsi zuen. Eta gertatu behar zena gertatu zen. Akabo zela esan zuen. Orduantxe, argia piztu zitzaion ezkontza arazoetarako psikologoari. Haren esanetan, hainbat senar-emazteak bigarren ezti-bidaia eginez konpondu zituzten bere haserreak. Hortaz, bidaia bat egiteko aholkua eman zigun, guk biok bakarrik, seme--alabak …
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.Antón DuesoPasai Donibanen jaio zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria, Arrautza egosiaren eguna eta Fermintxok ez du gezurrik esaten.
Yasuke naiz eta hamar urte ditut. Japoniako hiriburutik, Tokiotik, hurbil bizi naiz, Ogawan. Nire gurasoek baserri lanak egiten dituzte eta amak saltzen ditu etxeko produktuak, eta nik etxeko lanak egiten laguntzen dut. Daisuke da txiki-txikitatik nire lagunik hoberena. Bioi gustatzen zaigu bizikle-taz ibiltzea, baina, batez ere, bideo jolasak gustatzen zaizkigu. Hamaika gauza kontatu nahi dizut gure bizimodu, ohitura eta ipuinei buruz, eta atseginez irakur ditzazula nahi nuke. Badakit Japonia oso urrun dagoela zure herritik, baina ipuinak gustuko badituzu, ni prest naukazu kontu kontari aritzeko.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gus-tura. Nire ipuinetan kontatzen …
Yu Ling dut izena eta Pekinen bizi naiz, aitona-amonekin eta gurasoekin Tong Xian auzoan. Entzun al dituzu inoiz Txinako ipuinak? Txinako liburu zaharretan badira ipuin zahar eta ederrak. Bertako ohituren berri eman nahi dizut aditzera.