Ipuinak, gizon-emakumeen bidelagun izan dira beti, denboran eta kulturetan zehar.Ipuinak funtzio eta esanahi ugari izan du, kultura desberdinen arabera: irakasbide, jolasbide, mito... denetik du.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gustura. Nire ipuinetan kontatzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean.Ipuinak kontatzea niretzat, dena da, baita literatura ere. Horregatik dut gogoko hunkitzen nauten istorioak entzuleei kontatzea, izan ere, ipuinek afektuaren dohaina eskaintzen digute.Horrela naiz zoriontsu: ipuinak kontatuz, norbera emozionatuz eta entzuleak barru-barrutik hunkituz.
Ttrikuharrien artean bizi zen Basajaun, izadiko errege, haizeen, eurien, landareen, ibaien eta animalien ororen jaun. Behin ereinotz hostotsuen artean paseatzera joan zen Basajaun eta hosto artetik distira berezi bat sumatu zuen. Distira hura lamia eder baten adats luze horiak egiten zuen. Basajaunak liluraturik begiratzen zion, begi-kliskarik ere egin gabe. Egunetan eta egunetan ibili zen bidea galdurik, nora joan ez zekiela, burumakur, lamiaren irudi atsegina burutik kendu ezinik.
Yasuke naiz eta hamar urte ditut. Japoniako hiriburutik, Tokiotik, hurbil bizi naiz, Ogawan. Nire gurasoek baserri lanak egiten dituzte eta amak saltzen ditu etxeko produktuak, eta nik etxeko lanak egiten laguntzen dut. Daisuke da txiki-txikitatik nire lagunik hoberena. Bioi gustatzen zaigu bizikle-taz ibiltzea, baina, batez ere, bideo jolasak gustatzen zaizkigu. Hamaika gauza kontatu nahi dizut gure bizimodu, ohitura eta ipuinei buruz, eta atseginez irakur ditzazula nahi nuke. Badakit Japonia oso urrun dagoela zure herritik, baina ipuinak gustuko badituzu, ni prest naukazu kontu kontari aritzeko.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gus-tura. Nire ipuinetan kontatzen …
Yu Ling dut izena eta Pekinen bizi naiz, aitona-amonekin eta gurasoekin Tong Xian auzoan. Entzun al dituzu inoiz Txinako ipuinak? Txinako liburu zaharretan badira ipuin zahar eta ederrak. Bertako ohituren berri eman nahi dizut aditzera.